Ireki menu bakoitza, azalpena ikusteko

  • Miniatura del anverso de factura de Iberdrola comercializador de referencia
  • Miniatura del reverso de factura de Iberdrola comercializador de referencia

Anverso factura

Anverso de factura de Iberdrola comercializador de referencia Anverso de factura de Iberdrola comercializador de referencia
  • Goiko aldeko ezkerreko izkina: erreferentziako merkaturatzailearen izena (IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO SAU) eta haren IFKri eta helbide sozialari dagozkien datuak.

    Fakturaren zenbatekoa: guztizko zenbatekoa, zure fakturan zehazten diren kontzeptu guztiak barne. Hileko kuota finko bidezko ordainketa-modalitatea aukeratu baduzu, aplikagarri den kuota finkoaren zenbatekoa kargatuko da, eta fakturaren zenbatekoa egindako ordainketak benetako fakturazioarekin erregularizatzeko unean hartuko da aintzat.

    Fakturaren zenbakia: jasotzen duzun faktura bakoitzak identifikatzen duen kode bat dauka esleituta.

    Kontsumo-aldia: argindar-kontsumoa egin den aldiaren hasierako eta amaierako datak.

    Karguaren data edo ordaintzeko azken eguna: fakturaren zenbatekoa zure banku-erakundean zein egunetan kargatuko den, fakturaren ordainketa helbideratuta egonez gero. Helbideratuta ez badago, ordaintzeko azken egunak ordainketa hitzartutako banku-erakundeetan egiteko muga-eguna adierazten du. Hileko kuota finko bidezko ordainketaren kasuan, karguaren dataren ordez, Kuota Finkoa kobratuko den data agertuko da.

    Hornidura-kontratuaren erreferentzia: adierazitako enpresa merkaturatzailearekin duzun kontratua identifikatzen duen kodea. Edozein kudeaketa arintzeko, gure arreta-kanalek kode hori eskatuko dizute identifika zaitezen.

  • Fakturatutako kontzeptuen laburpena: kontratatutako potentzia, kontsumitutako energia, neurketa-ekipoen alokairua eta aplikatutako zergak. Gizarte-bonoari atxikitako bezeroa bazara, atal honetan dagokizun beherapena ere agertuko zaizu.

    Atal honen eskuinaldean faktura bidaltzeko datuak agertzen dira:

    Igorlea: IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO SAU

    Barra-kodea: IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO SAUk dokumentuak automatikoki tratatzeko erreferentzia.

    Korrespondentziarako izena eta helbidea: faktura bidaltzeko korrespondentzia-datuak ikus ditzakezu.

  • Zure kontsumoen xehetasunak ematen dizkizugu, baita horien bilakaera ere.

    Ezkerraldean dagoen taulan enpresa banatzaileak egindako aurreko eta egungo irakurketak zehazten dira, baita horiei dagozkien datak ere. Egungo irakurketaren eta aurreko irakurketaren arteko aldeak zure fakturan jasotako aldian egindako kontsumoa (kWh) adierazten du. Kontsumo hori fakturazioaren xehetasunean ageri den berdina da.

    Irakurketa benetakoa ala balioetsia den ere jakinarazten dizugu:

    • Benetako irakurketa enpresa banatzaileak zure horniduraren neurketa-ekipoan edo kontagailuan dagokion egunean irakurritako balioa da.

    • Irakurketa balioetsia enpresa banatzaileak kalkulatzen duen balio bat da, kontsumo historikoak oinarri hartuta eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak arauz ezarritako formula baten arabera.

    Gogoan izan auto-irakurketaren aukera ere baduzula; hau da, zuk zeuk zure kontagailuaren irakurketa eman diezaiokezu dagokion enpresa banatzaileari, edo 900 225 235 Bezeroaren Arreta Telefonoaren bitartez edo gure Bulego Birtualaren bidez, zure hurrengo fakturan gehitua izan dadin.

    Kolore urdinez nabarmendutako datu batzuk daudela ikusiko duzu. Horiek dira Merkatuen eta Lehiakortasunaren Batzorde Nazionalak eskura jarritako "Argiaren fakturaren simulagailuan" bete beharko dituzun datuetako batzuk, zure faktura behar bezala kalkulatu dela egiaztatu ahal izan dezazun. Simulagailua hemen aurki dezakezu: http://facturaluz.cnmc.es.

    Bloke honetan agertzen den grafikoak azken 14 hilabeteetako zure argindar-kontsumoa erakusten du (kWh). Hala, azken aldiko kontsumoa aurreko urteko aldi berdinarekin alderatu ahal izango duzu. Nabarmendutako marra horizontalak zure kontratuaren batez besteko kontsumoa adierazten du. Kontsumoa balioetsia denean, dagokion grafikoaren barra marrekin agertuko da.

    Fakturatutako aldiko eta azken 14 hilabeteetako zure eguneroko batez besteko kontsumoari buruzko datuak (eurotan) ere ematen dizkizugu, baita azken urtean zehar pilatutako kontsumoa ere (kWh).

  • AENOR:

    • AENOR: Iberdrolaren kalitatearen kudeaketa-sistemaren ziurtapen-zigilua, irabazi-asmorik gabeko Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartearen (AENOR) bitartez lortutakoa. Ziurtapen honek Iberdrolak erabilitako Kalitate Sistema UNE-EN ISO 9001 ARAUAn ezarritako betekizunekin bat datorrela ziurtatzen du.

    • KONTSUMO-ARBITRAJEA: IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO SAU eta IBERDROLA CLIENTES SAU Kontsumo Arbitraje Sistemari atxiki zaizkio, gatazkak ebazteko. Hori dela eta, Iberdrolari erreklamazio bat jarri eta 30 eguneko epean behar bezalako erantzunik jaso ez baduzu, dagokion Arbitraje Batzordera jotzeko modua izango duzu, Iberdrola arbitraje horren menpe jarri den kasuetarako, erreklamatutako gaia enpresa merkaturatzailearen erantzukizuna bada. Informazio gehiagorako Erreklamazioak atalera jo dezakezu. Informazio gehiagorako hemen https://www.iberdrolacur.es/atencion-cliente/reclamaciones/sistema-arbitral-consumo.

  • Besteak beste, zure elektrizitate-horniduraren ezaugarriak eta datuak ezagutzeko beharrezko informazio guztia agertzen da, baita ordainketaren datuak ere:

    Titularra: kontratuan ageri den pertsonaren izena. Aplikagarri den araudiarekin bat etorriz, hornidura-kontratua pertsonala da eta titularrak energiaren benetako erabiltzailea izan beharko du.

    IFZ: titularraren identifikazio fiskaleko zenbakia.

    Horniduraren helbidea: argindar-hornidura kontratatuta daukazun helbidearen datuak.

    Kontratu mota: zure kontratuaren modalitatea eta ordu-bereizketa eta, hala badagokio, kontratatutako tarte-kopurua deskribatzen ditu. Gizarte-bonoari atxikita dauden edo KTBP eskubiderik izan gabe aldi baterako hornidura-kontraturik ez duten bezeroen kasuan ere hemen agertuko da.

    Kontagailu mota: instalatuta daukazun kontagailu-mota adierazten du. Bi aukera dauzkazu:
    • Telekudeaketa-sisteman integratutako kontagailu adimendunarekin.
    • Telekudeaketa-sisteman integratutako kontagailu adimendunik gabe.

    Sarbide-bidesaria: zure hornidura-puntuari sarera sartzeko dagokion bidesaria. Sarbide-tarifa kontratatuta daukazun potentziaren arabera alda daiteke.

    SARBIDE-TARIFA - DESKRIBAPENA - POTENTZIAK

    2.0 A tarifa - Tarifa sinplea - KP ≤ 10 kW
    2.0 DHA tarifa - Tarifa sinplea, ordu-bereizketako bi aldirekin - KP ≤ 10 kW
    2.0 DHS tarifa - Tarifa sinplea, ordu-bereizketako hiru aldirekin - KP ≤ 10 kW

    Kontratatutako potentzia: kontratatuta duzun potentzia adierazten du, kW-tan.

    Hornidura-kontratuaren erreferentzia: adierazitako enpresa merkaturatzailearekin duzun kontratua identifikatzen duen kodea da. Edozein kudeaketa egiteko, gure arreta-kanalek kode hori eskatuko dizute identifika zaitezen.

    Sarbide-kontratuaren erreferentzia: adierazitako enpresa banatzailearekin duzun hornidura-kontratuaren erreferentzia da.

    Kontratuaren amaiera-eguna: teorian kontratua amaitzen den eguna adierazten du. Automatikoki berritzen da, beraz, ez duzu zertan kezkatu.

    Fakturaren igorpen-data: Iberdrola Comercialización de Último Recursok dagokion faktura igortzen duen unea adierazten du.

    Hornidura-puntuaren kode bategina (CUPS): edozein enpresa banatzaile edo merkaturatzaileren aurrean hornidura-puntua identifikatzen duen kodea. Horniduraren NANaren antzekoa da.

    Ordainketa mota: zure fakturak ordaintzeko aukeratutako ordaintzeko modua adierazten du. Kasu gehienetan bankuan helbideratuta egiten da. Ordainketa helbideratuta ez dagoenean barra-kode bat agertuko da fakturaren aurrealdean. Kasu horretan hitzartutako banku-erakundeetan ordaindu beharko da, faktura aurkeztuta.

    Ordainketak helbideratzen diren Erakundearen, Sukurtsalaren eta Bankuko Kontuaren datuak. Bankuko Kontuaren Kodearen azken digituak ezkutatu egiten dira zure bankuko datuen konfidentzialtasuna bermatzeko.

    Bezeroaren arreta: IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO SAUren doako telefono-zenbakia adierazten da, egin nahi duzun edozein kontsulta edo kudeaketarako. Gainera telefono-zenbaki bat, posta elektronikoko helbide bat eta ohiko posta-helbide bat ematen dizkizugu, erreklamazio bat aurkeztu nahi bazenu ere. Erreklamazioak aurkezteko hautabideei buruzko informazioa ere ematen dizugu.

    Matxurak eta larrialdiak: zure enpresa banatzaileari sarearekin loturiko matxura eta larrialdien berri emateko berariazko telefono-zenbakia adierazten du.

Ireki menu bakoitza, azalpena ikusteko

  • Miniatura del anverso de factura de Iberdrola comercializador de referencia
  • Miniatura del reverso de factura de Iberdrola comercializador de referencia

Reverso factura

Anverso de factura de Iberdrola comercializador de referencia Anverso de factura de Iberdrola comercializador de referencia
  • Zure fakturako datuak nola xehatuta dauden adierazten dizugu.

    APLIKATUTAKO ZERGAK

    Elektrizitatearen gaineko Zerga: zerga berezia da, alkohola, tabakoa edo hidrokarburoak zergapetzen dituztenak bezalakoa. Legeriak ezartzen duen moduan kalkulatzen da, elektrizitatearen kontsumoarengatik ordaintzen dena eta kontratatutako potentzia bider 1,05113 eginez. Emaitza horri % 4,864ko portzentajea aplikatzen zaio.

    BEZ (Balio Erantsiaren gaineko Zerga): indarrean dagoen tasa aplikatzen zaio fakturatutako kontzeptu guztien baturari, Elektrizitatearen gaineko Zerga barne. Kanarien kasuan, IGIC aplikatuko litzateke indarrean dagoen tasan, eta Ceuta eta Melillako kasuan IPSI, indarrean dagoen tasan.

    ELEKTRIZITATEAREN EKOIZPEN-KOSTUAK ETA MERKATURATZE-MARJINA

    Elektrizitatea ekoiztu eta merkaturatzera zuzenduak.

    ARAUTUTAKO KOSTUAK

    Energia berriztagarrietarako pizgarriak, kogenerazioa eta hondakinak.

    Garraio- eta banaketa-sareen kostuak: elektrizitatea ekoiztu eta zure etxeraino helarazteko beharrezko kostuak, zeuk erabili ahal izan dezazun.

    Bestelako kostu arautuak, besteak beste:
    • Garraio eta banaketa-sareetarako sarbide-bidesariak eta dagozkien karguak.
    • Sistemako Operadoreari eta Merkatuko Operadoreari egin beharreko ordainketak, operadore horien ordainsariaren kontzeptuan.
    • Sistemaren ahalmenarengatiko ordainketak tarifa-aldien arabera.
    • Sistemako Operadoreak argitaratutako galerak aplikatzetik eratortzen diren zenbatekoak.

    Kostuen xehapen honek ez du barne hartzen neurketa- eta kontrol-ekipoen alokairuaren zenbatekoa, elektrizitate-fakturaren eredua eta gutxieneko edukia ezartzen dituen 2014ko maiatzaren 23ko Ebazpenean adierazten denez.

  • Fakturatutako kontzeptuak xehatuago aurkezten dizkizugu:

    Kontratatutako potentziarengatiko fakturazioa:

    Sarbide-bidesariarengatiko zenbatekoa: garraio- eta banaketa-sareetara sartzera zuzenduriko potentziaren kostuaren zatia da. Kontratatutako potentzia fakturazio-aldiko egun-kopuruarekin eta sarbide-bidesariaren potentzia-terminoaren prezioarekin biderkatuz kalkulatzen da (2014. urterako energia elektrikoaren sarbide-sariak berrikusten dituen urtarrilaren 31ko IET/107/2014 Aginduan ezarri bezala [PDF]).

    Merkaturatze-marjina finkoarengatiko zenbatekoa:potentziaren kostuaren gainerako zatia da, merkaturatze-kostuak ordaintzera bideratutakoa. Kalkulatzeko, kontratatutako potentzia fakturazio-aldiko egun kopuruarekin eta merkaturatze-kostuarekin biderkatzen da (martxoaren 28ko 216/2014 Errege Dekretuko 8. xedapen gehigarrian jaso bezala [PDF]).

    Kontsumitutako energiarengatiko fakturazioa:

    • Energiaren sarbide-bidesaria: garraio- eta banaketa-sareetarako sarbidea ordaintzera zuzenduriko kontsumoaren kostuaren zatia da. Kontsumitutako kWh-ak fakturazio-aldiko egun-kopuruarekin eta sarbide-sariaren energia-terminoaren prezioarekin biderkatuz kalkulatzen da (2014. urterako energia elektrikoaren sarbide-bidesariak berrikusten dituen urtarrilaren 31ko IET/107/2014 Aginduan ezarri bezala [PDF]).

    • Energiaren kostua: elektrizitatearen ekoizpenari loturiko kontsumoaren kostuaren gainerako zatia da. Kontsumitutako kWh-ak Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioaren (KTBP) energiaren kostuaren prezioarekin biderkatuta kalkulatzen da, 216/2014 Errege Dekretuko III. tituluan ezarritako metodologia aplikatuz [PDF].

    Elektrizitatearen gaineko Zerga: zerga berezia da, alkohola, tabakoa edo hidrokarburoak zergapetzen dituztenak bezalakoa. Zerga Bereziei buruzko Legeak (38/1992) ezartzen duen moduan kalkulatzen da, kontsumoarengatik ordaintzen dena eta fakturatutako potentzia bider % 5,1127 eginez.

    Neurketa- eta kontrol-ekipoen alokairua: Fakturazio-aldiko egun-kopurua kontagailuaren hileko alokairuaren prezioarekin biderkatuz kalkulatzen da, kontagailua bezeroarena ez bada, kasu horretan ez baita fakturatzen. Administrazioak arautzen du prezioa.

    Aplikazio-zerga: Fakturaren guztizko zenbatekoa kalkulatzeko, BEZa aplikatzen zaie fakturaren barruan sartzen diren kontzeptu guztiei. Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Indarrean dagoen tasa aurreko kontzeptuen baturari aplikatzen zaio. Kanarien kasuan, IGIC aplikatuko litzateke indarrean dagoen tasan, eta Ceuta eta Melillako kasuan IPSI indarrean dagoen tasan.

    Batzuetan lerro bat baino gehiago ager daitezke kontzeptu bakar batean. Bi arrazoirengatik gerta daiteke hori:
    • Fakturazio-aldi baten barruan aplikatu beharreko prezioetan aldaketaren bat gertatu denean.
    • Ordu-tarte bat baino gehiago kontratatu direnean.