Kontsumitzaile kalteberentzako Gizarte Bonua

Gizarte-bonoa Gobernuak arautzen duen mekanismoa da eta helburua aukera ekonomiko txikiagoak dituzten kontsumitzaile kalteberak babestea du.

Duela gutxi, zenbait aldaketa egin dira gizarte-bonoa nork jaso dezakeen zehazteari dagokionez. 2017ko urriaren 8an indarrean sartu zen 897/2017 Errege Dekretuak [PDF] gizarte-bonoa jasotzeko irizpide berriak zehazten ditu. Irizpide horiek urriaren 5eko 15/2018 Legegintzako Errege Dekretuaren [PDF] bidez aldatu dira.

2018/10/08an bukatu egin zen aurreko gizarte-bonoa jasotzen zutenek bezero kalteberaren izaera frogatzeko aldia. Dena den, 2018/12/31 baino lehen gizarte-bonoa berritzeko eskaera osatzen badute, 2018/10/08tik aurrera aplikatuko zaie gizarte-bono hori.

Gizarte-bono berriak bezero kalteberen hiru kategoria ezartzen ditu. Bezero horiek Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioaren gaineko beherapenak izango dituzte.

Gizarte-bonoari buruzko laburpen bat deskarga dezakezu hemen: Gizarte-bonoaren laburpena.

Eskuratu hemen gizarte-bonoa eskatzeko sareko formularioa.